Urtero bezela ebaluaketa bakoitzean euskarazko liburu bat irakurri dugu. Hurrenez-hurren hauek izan dira irakurri ditutgun nobelak: "110.streeteko geltokia", "Zorion perfektua" eta "Ispili gainean lotan". Hiru nobelek elkarren artean ez dute loturarik baina esanguratsua da hiruetan dagoela hilketa bat.
Hiruak XX.mendean kontatzen dira baina tokiari dagokionez ez dira toki berean kokatzen. Lehenengoa, "110.streeteko geltokia", New Yorken kokatzen da. Bertan Joseba izeneko gazte bat aurkitzen da papelik ez duena eta droga kontrabandoan dabilena. Bigarrena, "Zorion perfektua", Euskal Herriko herri batean kokatzen da. Nobela hontan ETAko hilketa baten lekuko izatearen bizipenak kontatzen ditu neskatxa batek. Hirugarrena, "Ispilu gainean lotan", hasiera batean Euskal Herrian kokatzen da baina istoriaren mamia Kuban, Habanan, kokatzek da. Hilda omen zegoen aitonaren bilaketa kontatzen da, bere ilobaren bilaketa.
Hiruetan pertsona batzuen gertakari berezi baten ondorioz pasatako bizipenak kontatzen dira. Lehenengoan, metroko kartel bateko aipu baten ondorioz sortutako amodio istorio bat kontatzen da droga istorio batekin batera. Bigarrenean, neskatxa batek hilketaren lekuko izatea nola bizi duen eta gizartearen jokaera ikusten da. Hirugarrenean, Diego gutunez betetako kaxa batekin topatzean ohartzen da bere aitona bizirik dagoela.
Lehenengoan eta hirugarrengoan ez bezala bigarrenean egoera edo aldaketa hori protagonistak nola bizi duen garrantzitsuagotzat hartzen da. Eta bigarrengoak ez bezala besteek amodio istorio bat dute. Nire ustez lehenengoaren mezu garrantzitsuenetako bat da azaltzea nola bi maitasun motan daudela, batetik maitasun garbia esango genuke, maitasuna dena den erlazio bat, eta bestetik maitasun zikina, erlazioaren gauzarik inportanteena sexu harremana dena. Bigarrenak nire iritziz mezu zuzen bat du, azaltzea nola baztertzen duen gizarteak sufritzen ari den pertsona bat eta pertsona honen ikuspuntutik argi ikusten da batzuetan nahigabe egin arren pertsona bati sortzen diogun bakardadea. Hirugarrenean daude nire ustez mezu geheienak, agian freskoena dudalako izango da, bertan frankismoan zehar egon ziren gauza ulertezin batzuk kontatzen dira Kuba bizirauten saiatzen ari den bitartean. Bertan ikus dezakegu ondorioak gaur egun ere badaudela horrelako situazioak bizi dituzten herrialdeetan. Hemen ere amodioaren alde ezberdinak azaltzen dira, dena emateko prest dagoen amodio hori, sexu harremanerako amodio hori, askatasuna lortzeko amodio hori, bizirauteko amodio hori, ezinezkotzat hartzen den amodio hori...
Niri gehien gustatu zaidan nobela azkena izan da, bertan historia bizi bat kontatzen delako gertakari ezberdinekin batera. Eta hemengoa ez den herrialde baten egoera gordina kontatzen delako. Nobela honek lehen esan ditudan mezuez aparte niri transmititu didan mezua inoiz ez ematea amore izan da.
Taniaren eta Diegoren erlazioan erakusten den moduan, Diegoren amonak erakusten duen moduan eta Kuba berak erakusten duen moduan. Gainera nahiago izaten ditut errealitateari lotuta dauden nobelak eta gaur egunekoak. Asko gustatu zait ere idazlearen idazteko modua eta bere sormena gertakari itzelak sortzekoa. Bigarren nobela aldiz astun xamarra egin zait eta lehenengoa gustatu zaidan arren ez dizkit azkenak bezalako sentimenduak transmititu eta ez zait horren ikusgarria iruditu.